Bihar, bigarren hitzaldia: Azpeitia eta Gipuzkoako egoera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Zero Zabor 2012ko ots. 7a, 12:15

Bihar, hiztordu garrantzitsua dugu Sanagustin Kulturgunean. Azpeitita Zero Zaborren ustez, “ezinbestekoa da herritarrek bizi dugun egoera zein den ulertzea, eman beharko dira aldaketak ulertzeko”.

Azpeitiako egoeraren berri, Leire Etxaniz Azpeitiko zinegotzia eta Urola Erdiko

Mankomunitateko Lehendakariak emango du. Ondoren, Juan Carlos Alduntzin (irudian), Gipuzkoaka Diputatua arduratuko da lurralde honetako egoera zein den azaltzeaz. Izaskun Zeziaga teknikariak ezin izango du parte hartu hitzaldian, Azpeitia Zero Zaborrekoek hala ere “eskertu” egin nahi izan dute agertu duen borondatea.

Azpeitia Zero Zaborretik dei egiten zaie herritar guztie bertaratzera eta inguruko jendeari ere gonbita luzatzera. “Benetan, ineresgarria izango” omen da.

Juan Carlos Alduntzinen hainbat erreferentzia:

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/01/22/sociedad/euskadi/si-me-lo-preguntan-a-mi-la-respuesta-es-que-la-posibilidad-de-redimensionar-la-incineradora-esta-descartada

http://www.youtube.com/watch?v=fOO5Pcu6mJ0&feature=player_embedded