[azpeitiazz.com]Azpeitiko Gaztetxiek antolatu ...

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Zero Zabor | Lotura
2012-05-09 12:21

[azpeitiazz.com]Azpeitiko Gaztetxiek antolatu duen gazte astearen baitan, gaur 18:30tan “Errauketari ateak ixten” dokumentala ikusteko aukera izango da Gaztetxean. Ondoren
Oñati zero zaborreko 3 kiderekin mahai-ingurua egingo da gaiaren inguruan.

Duela aste gutxi Debagoiena Zero Zaborrek osatu eta aurkeztu zuen dokumental interesgarri hau. Bertan errauskailuaren atzean dauden interes ekonomikoez eta honen ondorioez aritzen dira besteak beste. Dokumentalaren bigarren zatia, zero zabor politikez eta Gipuzkoan zabaldu den eztabaidaren inguruan iritzi eta informazio interesgarri asko jasotzen dira.

Azpeitia Zero Zaborrek, herritar guztioi gomendatzen dizuegu bertaratzea, merezi du eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa