Igande honetan hitzordu garrantzitsua dugu ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko eka. 11a, 00:43
Igande honetan hitzordu garrantzitsua dugu azpeitiarrok, eta orokorrean gipuzkoarrok, Sagueseko (Donostia) hondartzan. Herrialdea bidegurutze batean aurkitzen da: hondakinen kudeaketa eredu linealarekin jarraitu edo zero zabor filosofiaren norabidean gauzak ondo egiten hastea jokoan dago. Zehazki, Zubietako errauskailua gelditzeko eskatuko dugu 17an.\ \ Azpeitia Zero Zaborretik, herritar guztiok animatu nahi zaituztegu ekimen honetara. Argi izan behar dugu, aste hauetan plazaratu den alternatiba (zero zabor, lapatx 2014rako itxi, errausketarik ez…) gauzatuko bada, ezinbestekoa izango dela herri presioa. Hau da, paper horietan hala jasotzeak ez du esan nahi, gertaera horiek hala emango direnik. Edo ahaztu zaigu adibidez, zenbat aldiz luzatu den Lapatxeko zabortegiaren bizitza itxiera data behin eta berriz aldatuz?\ Beraz mugi gaitezen! Ekainaren 17an denok Donostira!\ \ EGITARAUA:\ 10:30 Aldarrikapen festaren hasiera, musikaz alaituta\ 11:00 Pirritx porrotx eta Marimototx-en emanaldia\ 11:30 Bertsolariak\ Ondoren, berriro musikaz girotuko da gunea\ 12:10 Kartulinak hartu eta hondartzara!\ 12:30etan, “aire garbiak bira nazan. Zero errausketa. Mosaiko erraldoia\ Ekitaldia amaitzean, autobusean herrira itzuliko gara\ \ *Autobusak egongo dira, goizeko 10:00etan anbulategi aurrean. Izena emateko aukera: AZZen blogean, Udaletxean, Sanagustin Kulturgunean eta Orkatz KEn.