Posta bidezko botoa emateko laguntza eskainiko dute Batzokian

Herritar bat botoa ematen.

Gaurtik hilaren 20ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:00etara eskainiko du EAJk posta bidezko botoaren bueltako laguntza zerbitzua.

Espainiako Gorteetarako bozak izango dira uztailaren 23an, eta posta bidezko botoa eman nahi duten herritarrentzat laguntza zerbitzua eskainiko du Azpeitiko EAJk. Gaurtik hilaren 20ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:00etara, Batzokian eskainiko du zerbitzua, baita telefono bidez 659 28 10 45 telefono zenbakian ere.