Corrugados auziko azken epaiari buruz, Azpeitiko EAJren gogoeta

Corrugados Azpeitia.

Azken egunotan Corrugados aferaren inguruan izan diren gertakarien inguruan,  honeko gogoeta egin du Azpeitiko EAJk. "Bere momentuan ez genuen legez kanpo egon zitekeen ezer eskatu, ez inori legearen aurkako erabakirik hartzeko eskatu. Gure erronka orain, Amue eremuaren garapena da, eta ahal den proiektu txukunena lantzea azpeitiarren beharrei begira. Espero dugu azken epaiak garapen hori ez duela baldintzatuko".

Itxi zutenetik, Corrugados irekitzeko lan asko egin du Azpeitiko EAJk; Jerezen (Espainia), Gasteizen, Bilbon, Donostian egon gara hainbat aldiz; talde industrial ezberdinekin egon gara enpresa berriz zabaltzeko asmoarekin. Benetako aukera etorri zenean, nola ez babestu? Orain, Corrugados arazoaren inguruan udalak hartutako erabakia legez kanpokoa dela erabaki du epaitegiak. Guk garbi geneukan, baina orain epaitegiak ere esan du gai honen inguruan EAJk esandako guztia, eskatutako guztia, legezkoa izan zela.

Hasteko, gure alderdiak, gure ordezkari guztiek izan zuten ausardia eta mantendu zuten jarrera aitortzea nahi dugu. Beste gauza batzuen artean, gezurretan ibili zirela entzun behar izan zuten, eta hori ez da egia.

  • Gu ez ginen gezur baten oinarritutako montaje mediatiko bateko partaide izan. Proiektu bat zegoen. Epaian aipatzen da. Eta gure ustez, proiektua legezkoa zen.
  • Udalak lizentzia kentzeko erabili zituen arrazoi guztiak bertan behera bota ditu epaitegiak. Guztiak. Luzegia izango litzateke denak aipatzea baina bat bereziki azpimarratu nahi dugu.
  • Egia da Arau Ordezkatzaileetan eremu hori etxeak egiteko erabiliko dela jartzen duela. Baina, lizentziak indarra galtzeko, Plan Berezi bat behar dela ere jartzen du. "...Plan Berezia izan arte ez dago hirigintza oztoporik jarduera mantentzeko edota berriz hasteko" dio epaiak. Arauak 2013an onartu genituen. Hamar urtean udalak ez du pausorik eman eta aurretik egin gabeko lana, Plan Berezi hori idaztea, enpresari lizentzia kenduz konpondu zezakeela pentsatu zuen Udalak. "... hirigintza legedia urratu du udalak" dio epaiak.
  • Beraz, guk ez genuen legez kanpo egon zitekeen ezer eskatu, ez inori legearen aurkako erabikirik hartzeko eskatu.

Epaiak genuen ikuskera baieztatu du. Enpresaren eskaera legezkoa zen. Legea kanpokoa udalaren erantzuna zen. Corrugados ez da berriz zabalduko, aukera hori galdu da. Hemendik urte batzuetara, metalgintza sektoreko soldatak ordaintzen dituen 200-250 langileko enpesarik ez da egongo Trukutxon. Epaitegiaren erabaki honek, eta errekurtsoak, Amue eremuaren garapena ez baldintzatzea nahiko genuke. Epe luzera begiratuz, eremu horretan, ahal den proiektu txukunena landu behar dugu, aurreikuspen erreala, herriko beharrak eta jasangarritasuna kontuan hartuz. Hau izango da gure erronka orain.