Joan den asteko greba orokorra ez egitearen arrazoiak

(Argazkia: Maialen Etxaniz)

Gizarte osoari gelditzeko eskatzea gauza larria da, arrazoi oso sakonak izan behar genituzke eta guri ez zitzaigun hala iruditzen.

Aurreko ostegunean izan zen grebaren harira, gauza hauek komentatzea nahiko genuke. Beste gauza batzuen artean, “Zaintza eskubide kolektiboaren” aldeko greba izan zen.

Greba orokor bat planteatzea gauza larria da. Gizarte osoari gelditzeko eskatzea gauza larria da. Arrazoi oso sakonak izan behar genituzke. Guri ez zitzaigun iruditzen greba egin behar zenik. Zergatik? Instituzioak eta alderdiak, EAJ ere bai,  eskaeraren alde daudelako, eta azken urteetan pauso asko eta garrantzitsuak eman dituztelako eskubide horiek garatzeko. Adibideak:

  • Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak sortu dituzten hamarnaka programa, hauetatik batzuk Europa mailan onespena lortu dutenak.
  • Gizarte Zerbitzuen legea, Gasteizen 2008an onartu zena. Lege honek zaintza eskubidea onartu eta hori kudeatzeko lidego publikoko eredu bat aurreikusten du. Legea onartu aurretik Instituzio publikoek 600 milioi euro gastatzen zituzten Euskadin. 2019an 1.300 inbertitu ziren eta 2025an 1.500 izatea espero da.
  • 2022ko irailean Madrilen gure babesaren onartutako dekretu batek etxeko langileen baldintzak hobetu zituen. Langabezia eskubidea eta laneko arriskuen prebentziorako legea ezartzea onartu ziren beste gauza garrantzitsuen artean.

Gauzak gehiago hobetu behar direla? Bai. Denok ados gaude.

Gauza hauek guztiak kontuan hartuta, edo hartu gabe, greba egitea nahi izan zutenen eskubidea aldarrikatzen dugu, nola ez.

Baina, arrazoi batzuengatik edo besteengatik greba ez egitea erabaki zutenen eskubideak ere defendatzea nahi dugu. Greba egitea eskubide bat da, ez obligazioa. Eta, langileen eskubideak urratuz, nahi ez dutenak greba egitera behartzeak izen bat dauka politikan.