Amue, behin betiko onarpena

Hau izango da herriak urteetan gauzatuko duen eragiketa garrantzitsuena, eta udalaren planteamentua ez zaigu egokia iruditzen.

Joan den astearteko udalbatzarrak, gure abstentzioarekin, Amue eremuko plan bereziaren behin betiko plana onartu zuen. Hau izango da herriak urteetan gauzatuko duen eragiketa garrantzitsuena, etorkizuneko herriaren urbanismoa finkatuko duelako.

Gu hasieratik eszeptiko izan gara.

Hasteko, udalak ez zeukan ezer egiteko asmorik eremu horretan; urbanizazio plan hau fabrika berriz irekitzeko asmoa azaldu zenean, enpresari lizentzia kendu ondoren, jarri zuen martxan. Epaitegiak lizentzia kentze hori legez kanpokoa izan zela esan du, baina udalak  galdutako epaiari errekurtsoa jarri dio. Ikusi beharko dugu behin betiko epaiak zer dioen.

Plana aztertu ondoren, udalaren planteamendua ez zaigu egokia iruditzen. Hasteko, kutsadura maila jakin gabe, lurrak aztertu gabe, ezin daiteke planteamendu errealista bat egin. Beste gauza batzuen artean, etxe gutxiegi aurreikusi dira plana errentagarri izateko (etxe gehiago egin beharko dira, eta hauek babestuak izatea proposatu dugu), eta lur terziario gehiegi (herriko beste leku guztietan dendak itxi eta itxi ari diren bitartean).

Arrazoi horiengatik, alegazioak aurkeztu genituen, baina atzera bota dizkigu udalak. Berriz esango dugu, zenbakiak ez zaizkigu errealistak iruditzen, eta baldintza hauetan, ez zaigu iruditzen plan hau abian jarriko denik urte luzez.

Gu saiatu gara horrelako proiektu batek  behar dituen anbizioa eta bisioa eta bultzatzen. Zoritxarrez, ez da posible izan.