Energiaren erronka, ongizatea eta etorkizuna, hizketagai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EAJ 2024ko api. 4a, 22:41
Aldasoro eta Urkiaga, Azpeitiko batzokian. (Azpeitiko EAJ)

Aitor Aldasoro Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea eta Zigor Urkiaga Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria izan genituen atzo Azpeitiko batzokian.

Aitor Aldasoro Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea eta Zigor Urkiaga Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria izan genituen atzo batzokian, energiaren erronkaren, ongizatearen eta etorkizunaren inguruan hizketan.

Hitzaldi oso interesgarria izan zen eta gerturatutakoek galdera ugari egin zituzten saioaren amaieran. Gaurko egoera, Europar Batasunetik datozkigun eskakizunak, ekonomia zirkularra eta industriak gure ongizatean duen garrantzia aipatu zituzten. Gaur egungo bizi maila mantendu edo hobetu nahi badugu, industria lehiakorra izatea ezinbestekoa izango dela aipatu zuten, eta ikuspegi abertzale batetik,  energia burujabetzaren garrantzia azpimarratu zuten.

"Guk ekoizten ez duguna kanpotik erosi beharko dugu adierazten diguten prezioan. Gaur egun, %90a Espainiatik inportatzen dugu, eta ez dugu ahaztu behar zenbait sektoretan enpleo murrizketak izan direla, egungo energiaren kostuarekin lehiakorrak ez direlako" adierazi zuten.

Bailaran eztabaida sortu duten Sañu eta Buruzai proeiktuei buruz, berriz, gauzagarri izateko tramitazio luze eta oso zehatza pasa beharko dutela errepikatu zuten.