Larringo Industriaguneko plan partzialari onarpen probisionala eman diogu

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2023ko mai. 6a, 11:33

EH Bidlu horrelako batean batu den bitartean, Eusko Alderdi Jeltzalea azken 20 urte hauetan egon da burubelarri babesten industriagune publikoen defentsan

Larringo Industriaguneko plan partzialari onarpen probisionala eman diogu. Guretzako hain garrantzitsua den gai honetara EH Bidlu horrelako batean batu den bitartean, Eusko Alderdi Jeltzalea azken 20 urte hauetan egon da burubelarri babesten industriagune publikoen defentsan. Hau dela eta, Arantxa Tapia industria kontseilariak Azpeitiria egindako bisita probestu dugu SPRILURekin sinatutako industriagune publiko hauen errealitate eta posibilitateez hitz egiteko. Modu honetan berresten dugu herri honetako industria suspertzearekiko dugun konpromisoa, eta era berean, datorren legealdirako alderdiko alkategai izango den Jabier Altunak helburu honen defentsan jarraituko duela. Gai garrantzitsu honen inguruko lekukoa pasatzen diogu.