Inauteri kontzertua
Azpeitiko Musika Banda
|
Kultura |
Iruzkina
2012-02-09 17:57
Azpeitiko Musika Bandaren urteroko karnabaletako kontzertua izango da igandean 12:30ean Sanagustin Kulturgunean. Kontzertua Julian Barrenetxea Abesbatzarekin eta Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean egingo da.
Musika Bandak jotako abestiak Julian Barrenetxea Abesbatzak kantuz alaituko ditu eta, kontzertuak irauten duen bitartean, Argazki Elkarteak inauteri argazkiekin egindako bideo bat proiektatuko da. 300 argazkitik gora erakutsiko dituzte bertan.
Kontzertuan 11 kanta izango dira:
1- 'Gure Koadrillan'
2- 'Nere andrea'
3- 'Sarralle buru haundi'
4- 'Maitia nahi badezu'
5- 'Xirri bat'
6- 'Bihotz eritua'
7- 'Suzko zezena'
8- 'Lolita'
9- 'Idiarena'
10- 'Goiz eresia'
11- 'Sagardo tokian'
Animatu karnabal giroaz gozatzera!


