Aste Santuko kontzertu berezia, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2014ko api. 11a, 11:57
Asteburu musikalen baitan, Igande honetan, apirilak 13, Azpeitiko Udal Musika Bandak Aste Santuan murgiltzeko kontzertu berezia eskainiko du, Soreasu antzokian, 13:00etan hasita.\ \ Bertan, besteak beste, 'Jainko antzerkia' (La Divina Commedia) izeneko obra estreinakoz joko du bandak, Dante Alighierien 'La Commedia' liburuan oinarritua. Aste Santu giroan sartzeko aproposa izan daitekeen abestia da bertan agertzen diren Infernu, Garbitoki, Igokunde eta Paradisu atalei esker. Kontzertua osatzeko euskal musikan oinarritutako fantasia den 'Launakua', 'Benny goodman memories' swing-a eta 'La Lagartijilla' pasodoblea joko dira.\ \ Guztiok gonbidatuta zaudete kontzertura! Animatu!\ \ Unai Frantsesena zuzendariak honako azalpenak utzi dizkigu joko diren abestiei buruz: \ \ Robert W. Smith konposatzaile estatubatuarrak eginiko 'suite' hau, lau zatitan banatuta dago: Infernua, Garbitokia (purgatorioa), Paradisura igoera eta Paradisua. 1995 eta 1997 urteen artean datzi zuen unibertsitate batzuen enkarguz. \ \ Zati bakoitzean, Dantek liburuan egiten duen bidaia deskribatzen digu egileak, Birgilio eta Beatrizen laguntzaz, heriotzaren ondorengo lurraldeetara egindako bidaia, hain zuzen. Birgiliok infernuan eta garbitokian zehar gidatuko du Dante, jentila denez, paradisuan ezin baita sartu. Paradisuan Beatriz izango du lagun. Leku bakoitzean goranzko bidea egingo du Dantek, Jaungoikoa ikustera iritsi arte. Deskribapen akustiko zehatzak erabiltzen ditu egileak, Dante Aligherik liburuan bezala. Infernuko sufrimendu eta zigorrak, garbitokiko bekatu garbitzeak eta bertako arimen esker abestiak, paradisura igoerako hegaldia eta paradisuko argi izpien berotasuna, bakea eta abar entzungo dira.\ \ 25 minutu irauten duen lan honetan Ignacio Arakistain piano eta organo ikaslea, eta Iraide Ansorena perkusio irakaslea izango ditu ezinbesteko laguntzaile bandak, musika pieza jotzeko, bakoitzak berean, paper garrantzitsuak dituzte eta.\ \ Bi gonbidatu horiez gain, Aitor Gorrotxategi, Maite Ibarzabal, Borja Eizagirre, Jon Ibarzabal eta Iñigo Aranbarri bandakideak, bakarlari lanetan ariko zaizkigu.\ \ Gainontzeko bandakideak ere ez ohiko lanetan arituko dira, batzuetan latinez abesten, besteetan infernuko arimen aieneak eta oin hotsak egiten...\ \ Beste bi musika pieza ere estreinakoz joko ditu bandak. Jose M. Martinen 'Lagartijilla' pasodoblea eta 'Benny goodman memories' Naohiro Iwai japoniarrak moldatuta. Azkenengo honetan Jon Irigoien klarinetearekin eta Asier Aizpuru bateriarekin izango ditugu bakarlari lanetan.\ \ 'Launakua' abestiari buruz esan, euskal musikan oinarritutako fantasia bat dela, kalejira, fandango eta ezpata dantza erritmoak uztartzen dituena. Egileak, Rodrigo A. de Santiagok, bere maisu izan zen Jesus Guridiri eskeintzen diona. \ \ Kontzertuko egitaraua:\ \ • 'LAGARTIJILLA' J.M. Martin Domingo.\ • 'LAUNAKUA' Rodrigo A. de Santiago.\ • 'JAINKO ANTZERKIA' Robert W. Smith (Infernua, Garbitokia, Paradisura igoera eta Paradisua)\ • 'BENNY GOODMAN MEMORIES' Naohiro Iwai.\ \ Zuzendaria: Unai Frantsesena Agirre