Larunbatean Arantzazurako Ibilaldia ospatuko du Elizbarrutiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia 2024ko mar. 18a, 10:07
Arantzazu.

Ibilaldira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Parrokiak, eta autobuserako izena asteazkenerako eman behar da Erdikaleko Agirre opari dendan edota Parrokiaren bulegoan.

Azken urteetan bezala, datorren larunbatean, martxoaren 23an, Arantzazurako Ibilaldia ospatuko da gure Elizbarrutian. Ibilaldira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Parrokiak, eta autobuserako izena asteazkena (martxoak 20) baino lehen eman behar da Erdikaleko Agirre opari dendan edota Parrokiako Bulegoan.

07:45ean irtengo du autobusak Anbulatorio aurretik, eta bazkaltzeko ordurako Azpeitira itzultzeko asmoa dago.