Azpeitiko Sare Herritarra ehundu dezagun

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2014ko eka. 24a, 10:01
Martxoaren 15ean, eremu ezberdinetako hainbat herritar esanguratsuk, gutxieneko puntu batzuk adostu eta Donostiako San Telmo museoan Giza Eskubideen Aldeko Adierazpena aurkeztu zuten:\ \ • Presoak preso dira epaituak izan direlako, epaitu gabe espetxean aurkitzen direlako edota zigor bat betetzen ari direlako.\ • Bestelako bideak bazter utzita, legeriak ematen dituen aukerak modu pertsonalean erabiltzea onartu dute.\ • Bere eskubideak errespetatuak izan behar dute. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzeari bide emanez eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz. \ • Eta presoak bezala iheslariak eta deportatuak ere. Haiek herriratu daitezen bideak bilatu behar direlakoan gaude.\ • Horretarako giza eskubide hauek urratzen dituzten legeak aldatu behar badira aldatu daitezela.\ \ \ Gutxieneko horien inguruan sare herritar bat osatzeko beharraz jabetuta, apirilaren 12an, Gogoeta Topaketak burutu ziren Eskoriatzan.\ \ Guzti horren fruitu izan da ekainaren 15ean Donostian aurkeztu zen preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mugimendu berria, Sare.\ \ Azpeitian herritar talde bat bildu gara mugimendu berri hau herrian islatzeko helburuarekin. Preso, iheslari eta deportatuen eskubideak urratuak izan ez daitezen, herritar bakoitzak egin dezakeen aportazioa ezinbestekoa delako, Azpeitian uztailaren 5ean egingo diren topaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.\ \ Giza eskubideen defentsan, herritarren sare zabal bat sortu dezagun!\ \ Lotu giza eskubidetara, dispertsioa amaitzeari, gaixo larriak etxeratzeari, salbuespen neurriak amaitzeari. Guztion ardura da, guztiok gara beharrezkoak sare honetan.\ \ Uztailaren 5ean, zapatua, 11:00etan, Baigeran elkar ikusiko dugulakoan, euskal preso, deportatu eta iheslariak etxera!