Asteartero 19:00etan Sindikatu Zaharrean ikusiko dugu elkar

Pasa den ostegunean batzarrera bertaratutakoen artean adostu genuen astearteetako hitzordua. Mugimendua sendotuz doan heinean eta lan taldeak sortu ahala, maiztasun ezberdinekin hitzordu gehiago deituko ditugu. \ \ Beraz, badakizu, preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsan zure hondar alea eman nahi baduzu, gaur, asteartea, eta aurrerantzean asteartero, 19:00etan Sindikatu Zaharrean elkar ikusiko gara. \ \ Gonbidapena luzatuta dago, sarekide izan nahi?