Azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du Sarek bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2022ko mar. 24a, 06:26
Sarek deituta, hainbat lagunek egin zuten presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea joan zen urtarrilaren 8an.

Presoen nahiz iheslarien eskubideak defendatuko dituzte 19:00etan hasita plazan egingo duten kontzentrazioan.

Bihar egingo du Azpeitiko Sarek martxoari dagokion azken ostiraleko elkarretaratzea. Presoen nahiz iheslarien eskubideak defendatuko dituzte 19:00etan hasita plazan egingo duten kontzentrazioan. Azpeitiko Sarek kontzentrazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.