Maiatzaren 20an izango da aurtengo Sare Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2023ko mar. 6a, 09:15
Iazko Sare Eguneko irudi bat.

Azpeitiko Sare hasi da dagoeneko aurtengo Sare Eguna antolatzen.

Azpeitiko Sarek jakinarazi du dagoeneko noiz izango den aurtengo Sare Eguna. Hain zuzen ere, maiatzaren 20an, larunbatez, izango da euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko eguna.

Egun horretan izango den egitarauaren berri aurrerago emango du Azpeitiko Sarek.