Nazio auziaren inguruko mintegia egingo du GKSk larunbatean Esklabetan

Esklabak Zentro Sozialistako areto nagusian izango da larunbateko saioa, 11:00etan. Nazio auziaz hausnartu nahi duen oro joan daiteke mintegira.

Urola Erdiko GKSk mintegi politikoak antolatu ditu biharko eta etzirako –ostirala eta larunbata–. Zestoan eta Azpeitian egingo dituzte saiak, eta nazio auziaz hausnartuko dute horietan. Azpeitiko saioa larunbatean izango da, azaroak 19, Esklabak Zentro Sozialistako areto nagusian, 11:00etan. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.