Añanako gesaltzara egindako ibilaldia iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2014ko urr. 3a, 12:48

Baigera elkarteko kideek Añanako gesaltzara (Araba) ibilaldia egin zuten irailaren 25ean. Añanan ur gazia nondik ateratzen den eta gatza nola egiten duten ikusi ahal izan zuten hara egindako bisitan. Ondoren, Espejora joan ziren eta Pobesen bazkaldu zuten. Arratsaldean, berriz, Gasteizko Alde Zaharra bisitatu zuten. Ibilaldiko argazki gehiago, Baigeraren webgunean.