Lehen sorospenen ikastaroa, apirilaren 11n eta 13an

Baigera jubilatuen elkarteak lehen sorospenen ikastaroan izena eman dutenei gogorarazi nahi die apirilaren 11n eta 13an –asteartea eta osteguna– izango dela ikastaroa. 16:00etatik 18:00etara izango dira saioak, Baigerako aretoan.