Reynoutria japonica

Begoña Elias | Artikulua
2006-06-12 08:06

Honezkero konturatuko zineten Urola ibai ertzean indarrez sartu den landare ugari  horrekin. Neu behintzat, aspalditik nengoen horren berri jakin nahian, alegia, zein den bere izena eta bere jatorria.

Eta hara non irakurtzen dudan, Udalak, etxera bidali digun ingurumen aldizkarian, “Reynoutria japonica” izena duela, eta jatorriz Japoniarra dela.

Tokitako lekutik etorri duk!, alajaina. Ona izan bazen ez ukan  bela etorriko!, hori pentsatu dut, landare honi buruz datorren artikulua irakurri ostean.

Eta ez da broma, ematen duenez, espezie arrotza bezala klasifikatuta daukate, landare iraunkorra eta gainera oso azkar zabaltzen den horietakoa omen da, eta denetan okerrena, oso saila izaten dela desagertaraztea.

Bai, ez dago esan beharrik, gure herriko ibai ertzak eta ingurukoak inbadituta dauzkala. Konturatzen bazarete, hasi Azkoititik eta Kostaldera bitartean, errepideraino irtenda dago leku askotan. Eta ez da oraingo kontua, aspaldikoa baizik.

Beraz, gehien harritzen nauena da, jakinda nolako abiadurekin ari den zabaltzen, eta hemengo landareei egiten ari zaion kaltea ikusita, oraindaino ezer ez dutela egin.

Beharbada, probetxua ateratzen hasi beharko dugu. Landare honi buruz irakurri dut, bigarrengo mundu-gerran errebelar moduan erabili zutela, bueno, ezer ez dagoenean, edozer gauzarekin konpondu behar, hemen ere, entzuna daukat artabizarra erretzen zutela.

Bukatzeko, irakurri dut, 1830 urtean sartu zela Europan,“Reynoutria japonica” landarea, horren arduradun nagusia,  P.B. von Siebold, Alemaniarra izan zen.

Erantzunak

konturau al tzan.. | 2006-06-12 : 12:06

Tipo hau, Siebold dalako hau, konturau al tzan landara hau Europa ekartziek ze suposauko zun?? Seguru jakingo balu gero zer gertauko zan, etzula bela ekarriko, hori pentsau nahi det... Ikusiko balu handik mende batea nola zabalduko zan landara hori Europa osuen.... Ekartzeko dana libre ta oin kriston arazuek botatzeko. Landara inbasorak fuera!!

Saturday Hero | 2006-06-12 : 19:06

lelenai:
patatie, tomatie,... danak fuera ordun, ez?
Jardin botaniko danai su ematen hasiko al gea?
...ta kautxue Malaysian produzitzen hastie okurriu zoanare kulpablie izengoek, ez?
...ta industrializaziyuen enpresak ireki zitunare kulpable, euskal herri osue maketoz betetzeatik (espezie arrotza), ezta?
Faborez

babie bai | 2006-06-12 : 23:06

Ba bai, danak fuera, problemak bakarrik ematei tube!! Nereatik babie bakarrik utziko nuke... Hori bai euskal barazki jatorra!! Garbi ikustea euskal ohituretan, basarriko plater tipikue da, baba gorriyek azakin!! Hauek jan da gero puzker ear bat bota...Bai euskal ohitura jatorra! Ta ez "pizza", "pasta", "hanburgesa", "kuskus" ta beste hainbat plater inbasore arrotz! Biba euskal barazkiak!

Faborez | 2006-06-13 : 10:06

Faborez...
Aber bi gauza desberdindu... tomatie, patatie... bai kanpokuk die eta guk jateko ekoizteitou... hori fuera esatiek eztet uste inontzat zentzu haundik eukikouenik... esateatik batzuk eozer gauza ezatebe baino. Eta espezie arrotzena ezta politika kontua batzuk hemen hau ere hala ulertu nahi izan dutela dirudien arren.
Reynoutria japonica, Cortaderia (plumeroa), Bacaris... landareen kasuan, edo koipua, karramarro amerikarra... animalien kasuan bertako ekosistemei eta fauna eta florari kalte handia egiten ari diren espezieak dira. Biodibertsitatearentzat kaltegarriak diren espezieak.
Adibidez Reynoutria japonicak ibaiertzak hartzen ditu eta bestela altzak, lizarrak, sahatsak hasiko liratekeen lekuan bera nagusitzen da... honek gero ibai ekosistemen funtzionamentua elika-kateetatik hasita aldatzen du... biodibertsitatea kaltetzeaz gain. Koipuaren kasuan, Hego Ameriketan jatorria duen arratoi handi bat, hezeguneetako landaredia jaten du... bertako hegaztiei habiak egiteko guneak kaltetuz. Amerikar karramarroak bertako karramarroa ia desagertzeraino eraman zuen gaixotasun bat ekarri zuen... Azkenean biodibertsitatea eta ekosistemen funtzionamentua arriskuan jartzen dituen faktoreak dira, eta ahal den neurrian kontrolatu beharrekoak.
Inork Kaliforniako dordoka horietako bat badu etxean adibidez... ez dezala edozein lekutan askatu, askoz hobe dendara itzultzea edo zuzenean hiltzea (batzurentzat gogorra izan arren) bertako anfibioentzat oso kaltegarriak izan baitaitezke. Oreka kontua da guztia bezala.
Irakurri:
http://www.zientzia.net/artikulua_inprimatu.asp...

Azpeitiar bat | 2006-06-13 : 17:06

Neure kezkaute nao landare horrekin. Lasao aldea juten bazeate paseatzea ederki ikusiko dezute, ibai ertz guztiyek inbadiute eta beste aldetik trenbideraino. Ezin al da ezer ein kentzeko?, eta belar hau bakarrik ez da arazue, atzo bertan, izugarrizko simaur usaye zauen, eiten zuen beruekin leyoik ezin iriki txize usai horreatiken, arnasaik ezin zan hartu. Simaur hau botatzen duen tipo horrek ezin al du beitu pixket zer egualdi dauen!

Saturday Hero, laugarrenai | 2006-06-13 : 19:06

ni ironiyekin jokatzen ai nintzen. Hor jarri danien "espezie arrotza", jeneralizau ein da, ta juxtu hoixe kritikatzeko idatzi ditut idatzi ditutenak. Nei iruitzezat ezin dala esan kanpokuek dien espezie hoyek danak kendu ein ber diela, KONTROLAU baizik. Ekosistema baten zenbat eta espezie gehiyo eon hobe izengoa, ekosistema aberatsoue, lehendik bertan daudenak desagertarazte ez baitube behintzet.
Ximaurren asuntue... pufff! Oain basarritarrak ze hasi ber debe, ein ber dituzten lan danak zuei gutxiyena molestatzeizuenien eiten ala?

kko | 2006-06-14 : 13:06

babak hemengoak direnak esaten duenak ere!!!!!! amerika kolonizatu zenetik ditugu horiek hemen eta beste asko bezala bertartu ditugu. Maria landarea eta horrelakoak ere baztertu beharko ezta... errealitatea beste bat da eta un poco de por favor...

jose | 2006-06-18 : 09:06

nik ertzainek jarriko nituzke ibai ertzak garbitzen,hola behintzet,zeoze probetxuzkue eingo lukebe,batipat,Beltzak,nola porriekin oso ondo moldatzeien,ba hori,porriekin zirt eta zart ibai ertza garbitzen Zumarragan hasi ta Zumairaino eta aurreo jute baie hobeto,alegiye.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa