Maite Muguruza izan da Izarraitz igeri elkartearen zozketaren irabazlea

Maite Muguruza, Izarraitzeko eta Bertaneko ordezkariekin. (Bertan)

Bertan merkatari elkarteko saltokietan gastatzeko mila euroko erosketa bonoa irabazi du azpeitiarrak.

Maite Muguruzak irabazi du Izarraitz igeri elkartearen zozketa. Berea zen zenbaki saritua; hau da, 14720 zenbakia. Bertan merkatari elkarteko saltokietan gastatzeko mila euroko erosketa bonoa eskuratu du azpeitiarrak.