Autobus zerbitzuak hobetzeko aukera izango da gaur

Gaur, astelehena, emango zaio hasiera Azpeitia eta inguruko autobus zerbitzuak hobetzeko prozesu parte-hartzaileari, 19:00etan, udaletxean. \ \ Gipuzkoako Foru Aldundiak, beste urrats bat emanez, garraio publikoaren sistema hobetzeko prozesua abiatuko du gaur bertan. Gipuzkoako hego-mendebaldeko 2013-2014 autobus kontsezioak berritu behar ditu, eta oraingoan udalekin eta herritarrekin elkarlanean egingo du. Horretarako, herritarrekin hitz egin, herritarren eta erabiltzaileen beharrak entzun eta horien arabera ezarriko dira datozen urretan garraio publikoko zerbitzuen hobekuntzak. Azpeitian gaur bertan izango dugu aukera herritarrok iritzia eman eta ekarpenak egiteko. \ \ Internetez ere egin daitezke ekarpenak www.garraioahobetzen.net atariaren bidez, galdetegi sinple bat erantzunez. \ \ Parte-hartzearen bidez, herritarron beharrak asetzeko aukera berri honetan, animatu eta gerturatu gaur, 19:00etan, udaletxera.