Kutxabanken pribatizazioaren aurkako ekimenetan parte hartzeko deia egiten diegu azpeitiarrei

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2014ko uzt. 21a, 12:14

Ezin dugu onartu Espainiako eta Euskal Herriko oligarkiaren aginduetara ari diren EAJk, PPk eta PSEk gure gizarteari tamaina honetako iruzurra eta lapurreta egitea. Horregatik, antolatzen diren protestetan parte hartzeko deia egiten diegu azpeitiarrei.

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako ekimenak egingo dira Azpeitian, sindikatu eta eragile sozialek deituta. EH Bildu ere bertan izango da, Euskal Herriak finantza erakunde indartsua eta publikoa behar duelako, eta hori kalean eta instituzioetan defendatu eta aldarrikatu behar delako. Ezin dugu onartu Espainiako eta Euskal Herriko oligarkiaren aginduetara ari diren EAJk, PPk eta PSEk gure gizarteari tamaina honetako iruzurra eta lapurreta egitea. Horregatik, antolatzen diren protestetan parte hartzeko deia egiten diegu azpeitiarrei.

Honen harira, EH Bilduren 5. aldizkaria banatuko da Azpeitiko etxeetara datozen egunetan. Bertan, gertatzen ari denaren inguruko EH Bilduren irakurketa eta alternatibaren azalpena jaso dira. Baita, jarraian aurrerapen moduan, publikatu dugun iritzi artikulua ere.