YES Scotland, BAI Euskal Herria!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2014ko ira. 18a, 12:02
Gaurkoan egun historikoa bizitzen ari garela ezin uka daiteke. Eta hori horrela, euskaldunok zer ospatua baina era berean zer aldarrikatua badugula argi izan behar dugu. Gaurkoan YES Scotland diogu. Eta noski, BAI Euskal Herria.\ \ Eskozia independientea litzateke gure nahia, Euskal Herria independientearen gisan.Eta horregatik diogu YES! Hala ere, ariketa demokratiko hori gauzatzeak soilik garaipena suposatzen duela ere nabarmena da. Eskoziako herriak erabakiko du ariketa horren bidez zein nolako etorkizuna izan nahi duten. Eta hori da gakoa.\ \ Poztasun handiz ari gara ospatzen eskoziarrek burututako autodeterminazio eskubidearen ariketa. Modu berean, azaroaren 9an katalanek burutuko duten kontsulta babestu nahi dugu; epe motzean Euskal Herria ere bere buruaren jabe izango den segurtasunarekin. Gure esku dago; gero eta gehiago gara.\ \ Entzunarazi dezagun beraz, gure aldarria gaurkoan ere horretarako egin diren deialdien bidez. \ \ ZORIONAK ESKOZIA!\ \