Zabalik da azaroaren 12an EH Bilduk Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobuserako izena emateko epea

EH Bilduk Bilbon egingo du manifestazioa, Euskal olatua geldiezina lelopean. Hilaren 11 bitartean Orkatz tabernan edota Internet bidez eman ahal izango da joan-etorria autobusez egiteko izena.

Azaroaren 12an manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon, Euskal olatua geldiezina lelopean.  Azpeititik Bilbora autobusez joateko aukera izango da, eta jada eman daiteke joan-etorrirako izena Orkatz tabernan edota honako lotura honetan klik eginda; izena emateko epea azaroaren 11n bukatuko da. Hilaren 12an, larunbatez, autobusa 15:30ean irtengo da anbulatorioaren pareko geltokitik.