'Titanic'-en azpeitiar bat?

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola | Iruzkina
2012-04-14 13:04

Titanic transatlantikoa izozmendi bat jota hondoratu zeneko mendeurrena beteko da aste bukaera honetan. 2.227 lagun zihoazen Southamptondik New Yorkera, eta 1.517 hil ziren. Istripu hura kari, duela dozena erdi bat urte batek aipatu zidan 1.517 hildako haietako bat azpeitiarra zela entzuna zuela etxean, Titanic-eko tripulazioko kidea omen zen. Justuki, garai hartan Bilbon Titanic-en hondoratzeari buruzko erakusketa handi bat zegoen, eta han joan nintzen, kilima periodistikoak animatuta. Hildakoen zerrenda behin baino gehiagotan errepasatu nuen: izen-abizen denak, jaioterriak... Baina batere ez. Hil ez zirenen zerrendari ere begiratua. Baina batere ez. Jarrai dezala elezaharrak.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia kolin | 2012-04-16 : 19:51

Bitxia pasadizoa Enekoitz, segi dezala elezaharrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa