Urrestilla, Igeldo, hauteskunde kalkuluak...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko abe. 18a, 23:06
Zenbat aldiz esan izan dugun Urrestilla ofizialki herri bihurtuko balitz Azpeitian zeinek galduko lukeen elektoralki gehien, EAJk ala (orain) EH Bilduk, eta bla-bla-bla (2011ko udal hauteskundeetako erroldan 515 lagun zeuden Urrestillan). Igeldoko kasuan Bilduk ez du hautes kalkuluekin jokatu. \ \ Donostiako biztanleriaren %0,5 bakarrik izan arren, Igeldo (’hi, geldo’ ez) boto gune garrantzitsua izan zuen hiriko Bilduk 2011ko udal bozetan; beraz, inork ezin izan du aipatu hautes jokaldia egin duenik orain Bilduk. Honek duela bi urteko udal hauteskundeetan Donostian bigarren indar bozkatuen PSEri 1.444 botoko aldea atera zion, eta diferentzia horretatik 268 boto (1.444 botoren %18,5), hiriko biztanleriaren %0,5 hartzen zuen auzo hartan atera zizkion. \ \ (Azpeitiko hauteskunde emaitzak: http://uztarria.com/azpeitia/hauteskundeak)