Oroimena landatzeagatik, bost atxilotu

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2014ko eka. 4a, 18:18
Guardia Zibilak, Oiartzunen dagoen Gudarien Basoa suntsitu zuen atzo. Honekin batera bost pertsona atxilotuz, terrorismoari gorazarre egitea egotzita. \ \ Baina, zer da terrorismoari gorazarre egitea? Oiartzungo parkean estatuaren bortxakeriaren ondorioz hildako pertsonen omenez landaturiko haritzak baino ez zeuden. Euskal Herri aske baten alde borroka egiteagatik erahil zituztenak gogoratzea delitua al da? \ \ Historiaren irakurketa bakar bat gailentzea da beraien helburua. Galtzaile eta irabazleen historia, onen eta txarren historia. Herriak dioenari, hamarnaka urtetan gertatu denari, jaramonik egin gabe. Elkartasuna eta memoria historikoa kriminalizatuz.\ \ Guk, ordea, ezagutzen ditugu haien helburuak; badakigu lortu nahi dutena. Eta horregatik, ez diegu sinesten (nola sinestu gezurretan urteak daramatzatenei?); Oiartzungo basoak gure historiaren zati garrantzitsu bat betetzen zuen, eta horrekin amaitu nahi izan zuten. Baina ez dute lortu, ez dute lortuko; gure elkartasuna ez baita zuhaitz horietan itsatsirik bakarrik aurkitzen, gure elkartasuna gure baitan dago. Eta basoak bota ditzakete, baita ekitaldiak debekatu ere; baina horrekin ezingo dute sentitzen duguna aldatu.