Ignazioren Bideko oztopoez, argibide batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko aza. 14a, 10:00
Bidea itxita dagoela erakusteko Jose Mari Aizpitartek bidalitako argazkietako bat.

Azpeititik Samiñora Ignazioren Bidean jarri dituzten oztopoen inguruan argibide batzuk eman nahi izan ditu Narzabal baserriko Estanis Narbaizak.

Asteazkenean, azaroak 11, Jose Mari Aizpitartek bidalitako idatzi bat argitaratu zuen Uztarriak Herritarren leihotxoa atalean. Aizpitartek zioen Azpeititik Samiñora Ignazioren Bidea jarraituz ibilaldia egiten hasi zela eta bidean hainbat oztopo topatu zituela. Horren harira, Narzabal baserriko Estanis Narbaizak honakoa argitu nahi izan du: "Loiola eta Zumarraga arteko Ignazioren Bidea ez da ez Narzabal baserriko lurretatik ez Urruzuno baserriko lurretatik igarotzen. Beraz, bietako batek ere ez du aipatutako bidea itxi, artikulua irakurrita interpreta daitekeen bezala. Bide hori Oñatz auzoko jabeen lurretan itxi da".