"Bada garaia euskaraz idatzitako kartelak jartzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko aza. 16a, 14:37

Herriko ostalaritza gune batean ikusi duen kartel honi argazkia atera eta Uztarriara bidali du erabiltzaile batek, erdara hutsean idatzita dagoelako harrituta. "Euskaraldiaren ekitaldi berri bat hastear dagoenean, harriduraz ikusi dut ondoko kartel hau. Bada garaia euskaraz idatzitako kartelak jartzeko", dio erabiltzaileak argazkiarekin batera igorri duen mezuan.