Ohitura bihurtzen ari den arduragabekeria

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko abe. 22a, 18:35

Ostalaritza zerbitzuak itxita edo mugatuta daudenetik ohikoa bihurtu da kafea eramateko eskatzea eta tabernaren atarian hartzea. Ohitura horrekin batera iritsi da beste ohitura bat ere: edalontziak edozein txokotan uztea, zaborrontzira bota gabe. Jarrera hori arduragabekeria dela iritzita, kexa gisa argazki hau bidali du Uztarriara herritar batek. 

Duela aste batzuk antzeko salaketa egin zuen beste herritar batek.