"Narratsa, alferra eta axolagabea"

Santutxoko hondakinen edukiontziak.

Igande iluntzean Santutxo auzoko hondakinen edukiontzien parean aurkitu zuen irudiarekin haserretuta, argazkia Uztarria.eus-era bidali du herritar batek.

"Narratsa, alferra eta arduragabea". Igande iluntzean Santutxo auzoko hondakinen edukiontzien parean aurkitu zuen irudiarekin haserretuta, argazkia Uztarria.eus-era bidali du herritar batek. Izan ere, hainbat zabor poltsa ikus zitezkeen edukiontzien kanpoaldean, nahiz eta horiek ez zeuden leporaino beteta.