"Egunetan garbitu gabe"

Etxe Alai auzoko eremu bateko irudia.

Etxe Alai auzoko eremu bat zaborrez beteta dagoela salatu du herritar batek. Gunea garbitzea eskatu du argazkiaren egileak, eta han egoten diren herritarrei zaborra dagokion lekura botatzeko eskatu ere bai.

Etxe Alai auzuneko bizilagun batek Uztarriaren erredakziora bidalitako argazkia da honako hau. Zikinkeria ugari ikus daiteke lurrean, hala nola gozoki zorroak. Herritar horrek azaldu duenez, "egunetan" dago gunea horrela, "batere garbitu gabe". Herriko gainerako lekuen gisan, hura ere garbitzea eskatu du argazkiaren egileak, Etxe Alaiko bizilagunek ere dagozkien "tasak eta zergak ordaintzen" dituztela adierazita. Era berean, han egoten diren herritarrei zaborra dagokion lekura botatzeko eskatu die.