Espaloia, arriskutsu

Alnbulatorio alboko espaloia.

Anbulatorio pareko espaloia puskatuta dagoela eta, kexu agertu da herritar bat.

Herritar batek Uztarriako erredakziora bidalitako argazkia da honakoa. Anbulatorioaren albo bateko espaloia zer-nolako egoeran dagoen ikus daiteke. Hondatuta dago, hautsita eta zuloak ditu. Oinezkoentzat arriskutsu dagoela dio herritarrak, edonor zangotrabatu eta erortzeko moduan. Inork minik hartu baino lehen, espaloi zati hori konpontzeko eskatu du.