"Segurtasunerako jarritako baliabideak puskatzen badituzte..."

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko aza. 2a, 12:06
Apurtutako ispilua, oinezkoen pasabidean. (Utzitakoa)

Jose Artetxe eta Euskal Herria kaleak lotzen dituen oinezkoen lur azpiko pasabidean ispiluak apurtuta edota pegatinaz estalita daudela salatu du herritar batek.

Jose Artetxe eta Euskal Herria lotzen dituen oinezkoen lur azpiko pasabidean, bota berri duten Perretxikoko aparlekuaren azpikaldeko horman jarritako ispilua apurtuta dagoela eta inguru berean dauden beste ispiluak pegatinaz estalita daudela salatzeko bidali ditu argazkiok Uztarriara herritar batek.

Ez da oinezkoen lur azpiko pasabideetako ispiluak puskatuta agertzen diren lehen aldia, herritar horrek nabarmendu nahi izan duenez. Hori dela eta, galdera bota du: "Segurtasunerako jarritako baliabideak puskatzen badituzte, zer-nolako segurtasuna daukagu?".

Ispilua osorik, baina pegatinaz estalita. (Utzitakoa)