Garmendin parke berririk ez?

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko api. 8a, 10:51
Jolas parkea zegoen tokia, Garmendi auzunean. (Utzitakoa)

Herriko jolas parkeak berritzeko udalaren egitasmoaren barruan kendu zuten auzuneko jolasgune zaharra, baina ez dute, momentuz, berreskuratu. Betirako kendu al duten galdetuz bidali du Uztarriara argazkia herritar batek.

Urtebete joan da Azpeitiko Udalak herriko hainbat jolas parke berritzeko egitasmoa martxan jarri zuenetik. Prozesu hori iragarri ondoren kendu zuten Garmendi auzunean jolasgune zaharra; berria jarriko zutelakoan zeuden auzotarrak, baina momentuz, behintzat, ez dute haurrentzako parkea berreskuratu.

Hori azalduz, eta parke berria jarriko al duten ala ez jakin nahian, bidali du argazkia herritar batek Uztarriara. Garmendi auzunean duela urtebete ingurura arte umeentzako jolas parkea zegoen tokia ikus daiteke, hain zuzen ere, argazkian.