Behin gaizki hasten dena...

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko ira. 17a, 23:09

Gizonak asmatu duen soinurik txarrena jotzen hasi zen. Sentsazio txarrak martxan jarri zitzaizkidan. “Ointxe sartu berriye nauk eta…lanea hotsein ta gaixo naola esaten bahiat?” Ia eguneroko depresioa azaldu zen. Dena beltz ikusten nuen. Bezperan egindako planak atzera botatzeko beharra ikusten nuen. Aurreko eguneko ilusioa desilusioa bilakatu zitzaidan. Jiratu eta berriz lo egiteko gogoa eta lo hartu eta lanera berandu iristeko beldurra nahasten zitzaizkidan. “Hau poza jubilau eta lo nahikue eiteko! Gaur 9tako ohera etorriko nauk”

 

Eskerrak asko jota 10-15 minutuko gauza izaten den. Gosaltzerako zulo beltzetik ateratzen bainaiz. Zein gogorra izan behar duen depresioan sartuta daudenen biziak. Bizia deitzerik baldin badago: munduan egonaldia egiten dutela esango nuke nik bizitzea baino gehio. Goizeko 10 minutuko ezkortasun eta tristura egun osora zabalduta ezertarako kemenik ez sentitzea  benetan gauza gogorra izango da. Hobe ez probatzea.

 

Harira joanez, aurreneko esnaera ostean loak hartu ninduen eta berandu esnatu nintzen bigarrengoan. Orduan bai azkar mugitu nintzela! Salto egin eta komunera nindoala ohe hertza jo eta hankako behatzak hautsi ia-ia. Ez da grabea izango, baino a ze nolako minbera geratzen den behatzekin kolpea hartutakoan.

Egin beharrekoak hala moduz egin, garajera jeitsi, atea ireki eta kotxea falta! “Kauen! Atzo hiloba bixitatzera joan eta oinez bueltatu nituan” Hala! Arana Goikoa aldera lasterkan! Kotxean sartu eta Urraki barrenera iristerakoan izerditan blai, korrika saioagatik. Añota parean tratore bat. Patxadan. Po, po, po, po…segundan. Bestaldetik rektan inoiz baino kotxe gehiago eta ondorioz ezin aurrea hartu. Potzumentara arte  tratorearen atzetik. Po, po, po, po…artean segundan.

Halako baten iritxi nintzen l nazionalera. Nahiko trafiko gutxi zegoen. Andoainen 1-N etik irteterakoan autobus urbano hauetako bat bere geltokitik atera eta nire bidea itxi zidan. Ezin izan nuen Andoainen irten. Lasarteraino jarraitu behar izan nuen. “Gaur dana parien al deu? Eskerrak eztiaten abioirik hartu ber” Neure buruari parre egin, Lasarten buelta hartu eta Andoainetik barrena halako batean behintzat ailegatu nintzen eskolara.

Han kotxerik ez aparkalekuan! “Ze raro!” Ordua begiratu eta 8:10 ziren.”Eztek ba ordu aldaketaik eon. Urnietako festak e oindik eztituk. Imanoli hotseingo zoat.

-         Zer dek Iosu? Orduantxe esnatutako ahots batekin- andrea aldemenetik errietan nigatik

-         Hi, esnau ein al haut? Ba al dakik ze ordu dan?

-         Bai. 8 rak pasa.

-         Eske lanea ointxe allegau nauk ta kotxeik etzeok goiko aparkalekuen.

-         Iosu, Larunbata dala jakingo dek ezta?”