Amama, amama!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko abe. 17a, 07:12

Amama, amama! Lasai, ez dizut amona deituko ez bait zitzaizun batere gustatzen horrela hots egitea. Hori amona xarrentzat jarritako izena dela eta…

Aurreko igandean biok bakarrik geratu ginenean zure logelan agurtu ginen. Ni, bezperan ezkondu eta bidai bati ekitera nioan ordubete barru. Zu, beste bidai  berezi bati ekitear zeundela eta, bidaia on bat opa nizun. Eta egunen baten berriro elkar ikusiko genuela esan…

 

Atzo goizean paradisu batera iritsi nintzen, etxetik oso urruti. Zu, aspaldiko partez etxetik atera zinen eta beste paradisu batera joan. Zu ere atzo goizean.

Bart, itsasoari begira, zurekin pasatutako momentu on eta goxoak gogoratzen egondu naiz. Eta malkoak erori zaizkit. Potolo-potoloak. Itsasoraino isurtzeko lain pisu zutenak.

 

Batek esan zuen bezela, hiltzen garenean itsasuntziak itsasoan bezela geuretarretatik urrundu egiten gera. Behin aldenduz gero, itsasuntziak desagertu egiten dira. Ez ditugu gehiago ikusten, baina han jarraitzen dute nabigatzen. Guk ikusi ez arren. Itsasoaren bestaldean.

 

Atzokoan zerua izarrez betea zegoen. Ilargia ere bizi-bizi zegoen. Zeruan bazen, ordea, denen artean disdira berezia zuen zerbait. Zenuena. Begiak bete zitzaizkidanean haize epelezko igurtzi leun bat eman zenidana.

 

Itsasoan bi muturretan gaude. Baina, badakizu nola izaten diren gauzak: hain txikia da mundua, noizbaiten  berriz elkartuko garela  seguru nagola.

 

Eskuminek attittei.