Kanpokue xalaue, oin, etxekue baldin bada...

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2008ko urt. 30a, 21:01

Demagun datorren astearte eguerdia dela, hau da, karnabal asteartea. Kalean jende multzo bat mozorrotuta dago. Hala moduz dabiltza. Musikarik ez baina dantzan (barruan daramate doinua). Badakizue, egun horretan azoka bitxi xamarra izaten dela. Batek porruak erosi, mikrofono bezela hartu eta kantuan. Bestea (tenista jantzitako norbait) arraultzak erosi eta tenisean, raketa osorik baldin badauka behintzat. Bestea oilaskoa erosteko tratua egiten baserritarrarekin. Beste batzuk baratxuri sorta erosi eta ea zeinek gordinik ale gehiago jan apustuan…

Aitorren ama azokan ibili eta gustura etorri da:

“Halakon semie azokan zabilen gau pasa einda. Gona motx batekin. Kataplinek ertenberrien gona azpitik. Zenbat parre eindeu! Intxantie zeuen. Baserritarrakin tratuen hasi da kalabazin txikiyek dauzkela esanez, beak beste hori haundiyoue daukela… Baserritarrak, erakusteko esaten ziyon. Hainbeste hitzeitiei laga eta demostratzeko…Berdekeyen han jardun debe. Nahiko parre eindeu. Xalau-xalaue zauen. Pelukie bate moiture eingabe zamakiyen…”

Zer gertatuko zen, ordea, “halakon” seme hori Aitor izan balitz?

-         Hi, Aitor hire ama.

-         Nun? Gazenai hemendik! Hau dek lotsie.

-         Ze Aitor! Ze eitek oindik etxea jun gabe! Hori al dek ba itxurie! Pixtraje hori! Jun ai ohera derrepentien, jarri hemen baztarrak lotsatzen eta!

-         Bo ama, lagaizu pakien! Erosi ber dezuna erosi ta jun zaite hemendik!

-         Pelaje hori! Hoiek dituk begiyek. Lora-lora eindeko begi hoiekin noa hue! Disgustotako lain e eztiau eiten zuekin. Eonai attek ikusten bahau, harek arreglauko hau!

-         Holako ondo pasatzen ai ginen ta …

-         Ta erretiratzeko asmoik ez al daukek? Etzi examine euki ta hau badek fundamentue! Etorri ai nei berriz zakuka suspentsokin ta…

-         Zu azaldu zean arte earki gabiltzen ba, eh…

-         Gona motzoik ezin al huan jantzi? Behin onuzkeo bategabe ertezak danak bisten ditukela! Hoyeituk beruek hoyek!

-         Gero hitzeingo deu nahi bazu, oin lagaizu pakien. Ridikulue eiten ai zea ta hemen…

-         Ridikulue? Ispilu baten ikusiko bazinete… Nik ridikulue? Gañea, ze usai botatzek ahotik? Zeinena dek usai hori? Whixki eran al dek?

-         Zea erango nun whixki! Zuk emandako diruekin behintzet asko ezin eran…

 

 

ONDO PASAU KARNABALAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

Aitorren amak ikusiko balitu...