ETB

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2008ko mai. 1a, 16:05

Bartzelona aldean ume mordo bat jaio eta jaio ari omen da. Kontua da duela 9 hilabete, hiru egunez argirik gabe egon zirela alde hartan. Ondorioz, ez irratirik, ez telebistarik, ez DVDrik...

Argi indarra joan bai, baina asko orduantxe “iluminatu” ziren. Aspaldian erabili gabeko antortxak sexu txisparekin piztu eta lanean jarriaz. Argi asko ibili zen jendea ilunpean!

 

Hemen gertatu izan balitz, ETB ezin ikusi. Ene ba!

ETBn pilota partiduak ikusi partez ETB praktikatu behar (Egongelan Txortan Behingoz). Pilotak astinduz. Pilotei atxikita. Korredore eta pilotari biak bat bilakatuz:

 

-         Anttoni, wazemank!

-         Noaua?

-         Gizonaren sustraia sendotzeko, mihiluzea kalakan sartzera.

-         Ez al da hori políticamente incorrecto?

-         Palabra de ley da, ez zuk diozuna.

-         Ero eta bero ikusten zaitut, Joxe.

-         Horrelakoa da bizitza.  Gaur egun, barne barnetik…

-         ¿Esto no es serio, o si?

-         Betizu aitzakietan. Noiz pasatu behar dezu Hitzetik ohera?

-         La noche de…

-         La noche de Objetivo Euskadi. Euskadi haunditu behar degu, Anttoni, elkartasun bideak landuz.

-         Bale. Baino ordu txikitan, eta dena jarraian, cine sin cortes bezela.

-         Derbya egingo degu. Kirolez kirol. Benta berri(z). Benta berri(z).

-         Bai, firin faran. Firin faran. Egi bidean.

 

Handik astebetera, ordurako argindarra  itzuli denean:

-         Anttoni, telebista ikusiko al deu?

-         Pasalo! Date el bote!

-         Bizi berria asko gustatu zitzaizun. Errepikatuko al deu, ETBk bere programak bezela?

-         Hori da eta! Ya me has pillau el punto! Wazemank ikusgelara!

-         Vaya semanitaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!

 

 

 

Esanak esan mandoak telebista ez ezik gure bizitza ere programatzea lortu du. Piladun mandoa alde batera utzi eta bizia duen mandoa gehiago erabiliz asko irabaziko genuke. Hori bai dela Saber vivir!