Balorazio positiboa Iraurgi SBko urteko bileran

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko aza. 30a, 23:38

Hainbat gai jorratzeko aukera izan zuten Soreasu antzokian elkartu ziren 142 lagunek.

 

Ostegun arratsaldez 142 pertsona elkartu ziren Azpeitiko Soreasu antzokian Iraurgi SBko urteko batzar orokorrean. Orokorrean, oso balorazio positiboa egin zen bileran, guztiek ere klubeko egunerokotasunean garrantzia handi duten hainbat gai jorratzeko aukera eduki eta gero. Besteak beste:

- Bazkidetze prozesua.

- Datorren urtean egingo diren hauteskundeak.

- Emakumeen partaidetza klubean.

- Kirol emaitzak.

- Ekonomi arazoak eta kuotak.

- Diru iturri berriak lortzeko proiektu desberdinak.

Azken puntu honetan hainbat ekintzari buruz hitz egin zen. Taberna, ardoa, zerbeza feriak… eta baita ACN Proiektua ere. Azken honek bere berritasunagatik behar zuen esplikazio gehien. ACN Ameriketako Estatu Batuetan sortutako enpresa bat da eta gaur egun munduko enpresarik handiena da jende arruntarentzako eta enpresa ezberdinetarako telekomunikaziotako zerbitzuak zein zerbitzu basikoen (gasa, elektrizitatea…) salmenta zuzenean.

Hala ere, eta batzarrean onartu zen moduan, abenduaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Loiola Hotelean, ACNri buruzko aurkezpen zehatz bat egingo da, zer nolako negozio mota suposatuko lukeen esplikatzeko asmoz. Gonbidapena luzatzen da, klubeko bazkide, jarraitzaile zein kanpoko guztiei bertara azal daitezen zer nolako etorkizuneko aukera den ikusi ahal izateko.