Zuritik beltzera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko abe. 1a, 23:18
Partidako une bat. (Iraurgi Saskibaloi Taldea)

Azpeitia Azkoitia ISBk lehen zati bikaina egin eta gero, hirugarren laurden negargarri batean 26 eta 7ko partziala jaso eta galtzen amaitu du.

 

Bigarrenaren atzetik hirugarrena etorri ohi dela esaten da eta hori lortzeko asmoz bidaiatu dute Fuenlabradara Azpeitia Azkoitia ISBko mutilek. Gaurkoa baina ez zen hirugarren hori bilatzeko kantxarik errazena. Fundación Baloncesto Fuenlabrada Zilarrezko Adecco ligako liderra baita eta Armando Gomezenak Araberriri jipoia emanda euren indarraren berri ematetik etorri dira. Iker Buenorenek berriz, justu-justu irabaztetik heldu dira gaurko neurketara, behingoagatik zortea alde izan eta gora egiteko asmoz, baina gaurko neurketan irabazteko aukerak eduki ahal izateko gauzak orain arte baino hobeto egin beharko zituztela jakinda.

Lana egin beharra zegoen eta jokaldiak ondo landu erasoan. Horretan saiatu dira gipuzkoarrak hasieratik, baina erasoan bakarrik pentsatu gabe, atzean ere sendo ibili beharra zeukan Azpeitia Azkoitia ISBk, batez ere errebote lanean. Madrildarrek behin eta berriz egin nahi izan dute min, hiruko marratik bota eta gerora erasoko errebotera jotzen behin eta berriz. Chema Gonzalezen lana gelditzea ere garrantzitsua zen eta hasierako minutuetan behintzat Iraurgiko pibotak gailendu egin dira ez Zyle eta Okoye oraindik eta gutxiago ezin izan dituztelako gelditu etxekoek. Hala ere, neurketa oso parekaturik joan da, baloi galduak eta erabaki txarrak gogor zigortu dituztelako etxekoek. Iker Buenorenek min non egiten zuten ikusi dute eta Okoye jaun eta jabe bihurtuta taula azpian, behin eta berriz lortu du gauza positiboren bat erasoan. Lehen laurdeneko azken erasoan ere bera izan da protagonista eta birrintze ikusgarri batekin 8 eta 16koa igoarazi du. Serio jokatzen zebilen Azpeitia Azkoitia ISB, batez ere defentsako lanean, eta aulkitik irtendakoek ere ez dute joko oldarkor hori jaitsi. Beñat Barberena berriz ere jokoan ikusi ahal izatea notizi positiboa izan da, baina oraindik eta positiboagoa zen gutxika-gutxika gipuzkoarren aldeak nola egiten zuen gora ikustea. Lasak hiruko batekin eta Sow baloia lapurtu eta gero saskiratzea lortuta alde handiena zabaldu dute: 17koa hain zuzen ere (8-25). Raul Menak 6 puntu jarraian sartuta zertxobait gerturatu du bere taldea, baina madrildarrak asko sufritzen jarraitzen zuten Iker Buenoren mutilen defentsak oso ona izaten jarraitzen baitzuen. Atsedenaldira 14 eta 27.

Ez ziren normalak etxekoek zituzten bataz bestekoak hiruko marratik. Defentsa lana bikaina zen seinale, baina hirugarren laurdenean jaurtiketak sartzen hasi direnarekin bat neurketa asko parekatu da. Hiru hiruko jarraian sartuta 13 eta 0ko partziala egin dute Fuenlabradakoek eta Iraurgirentzat ondo bideratuta zegoen neurketa bat zaildu egin dute. Atzean zituzten arazoak erasora ere hedatu dira kanpokoentzat eta puntuak ezin sartu aurkitu dira zenbait minututan. 27. Minutuan Smits-ek berdindu egin du neurketa eta 13 minutu gelditzen ziren neurketa berri baterako. Eta neurketa berri horretan askoz erosoago sentitu dira etxekoak, markagailuan agintzen eta gipuzkoarren lana behin eta berriz oztopatzen. Iker Buenoren mutilentzat lehen gelditzen zuten, orain geldiezin zirudien eta hirugarren laurdenaren amaierara 40 eta 34 iritsi dira. Zyle desagertuta, Okoye ezin bilatu, erasoan ezin soluziorik aurkitu zebilen Azpeitia Azkoitia ISB. Armando Gomezenak gutxika-gutxika aldea zabaltzen joan dira. Erasoan gauzak erraz egiten eta kanpotarren prezipitazioaz aprobetxatzen. Bi minutu eta erdiren faltan garaipena etxean geldituko zela zirudien, baina Ibargutxik eta Lasak bi hiruko sartuta berriz ere sartu dute bere taldea partiduan. Azken minutuetan baina argiago jokatu dute etxekoek, Lander Lasaren ahaleginak ahalegin, eta azkenerako lider jarraitzeko garaipena eskuratzen amaitu dute: 58 eta 53.

Saskiratzaileak: (8-16/14-27/40-34/58-53)

FUNDACIÓN BALONCESTO FUENLABRADA: Mena (14), Pinto, Perez (10), Smits (13) eta Gonzalez (7) -hasierako bostekoa- Mbansogo, Sanz (10), Martinez, Cabral, Aranburu, Moungoro (4) eta Mendiola.

AZPEITIA AZKOITIA ISB: Assalit (8), Arruti (4), Zyle (4), Okoye (13) eta Sow (2) –hasierako bostekoa- Uclés (6), Zubizarreta, Ibargutxi (3), Barberena, Guridi (2) eta Lasa (11).

MVP: Jorge Sanz (21).

Azpeitia Azkoitia ISBk lehen zati bikaina egin eta gero, hirugarren laurden negargarri batean 26 eta 7ko partziala jaso eta galtzen amaitu du.

Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

LEB Plata. Bigarrenaren atzetik hirugarrena etorri ohi dela esaten da eta hori lortzeko asmoz bidaiatu dute Fuenlabradara Azpeitia Azkoitia ISBko mutilek. Gaurkoa baina ez zen hirugarren hori bilatzeko kantxarik errazena. Fundación Baloncesto Fuenlabrada Zilarrezko Adecco ligako liderra baita eta Armando Gomezenak Araberriri jipoia emanda euren indarraren berri ematetik etorri dira. Iker Buenorenek berriz, justu-justu irabaztetik heldu dira gaurko neurketara, behingoagatik zortea alde izan eta gora egiteko asmoz, baina gaurko neurketan irabazteko aukerak eduki ahal izateko gauzak orain arte baino hobeto egin beharko zituztela jakinda.

Lana egin beharra zegoen eta jokaldiak ondo landu erasoan. Horretan saiatu dira gipuzkoarrak hasieratik, baina erasoan bakarrik pentsatu gabe, atzean ere sendo ibili beharra zeukan Azpeitia Azkoitia ISBk, batez ere errebote lanean. Madrildarrek behin eta berriz egin nahi izan dute min, hiruko marratik bota eta gerora erasoko errebotera jotzen behin eta berriz. Chema Gonzalezen lana gelditzea ere garrantzitsua zen eta hasierako minutuetan behintzat Iraurgiko pibotak gailendu egin dira ez Zyle eta Okoye oraindik eta gutxiago ezin izan dituztelako gelditu etxekoek. Hala ere, neurketa oso parekaturik joan da, baloi galduak eta erabaki txarrak gogor zigortu dituztelako etxekoek. Iker Buenorenek min non egiten zuten ikusi dute eta Okoye jaun eta jabe bihurtuta taula azpian, behin eta berriz lortu du gauza positiboren bat erasoan. Lehen laurdeneko azken erasoan ere bera izan da protagonista eta birrintze ikusgarri batekin 8 eta 16koa igoarazi du. Serio jokatzen zebilen Azpeitia Azkoitia ISB, batez ere defentsako lanean, eta aulkitik irtendakoek ere ez dute joko oldarkor hori jaitsi. Beñat Barberena berriz ere jokoan ikusi ahal izatea notizi positiboa izan da, baina oraindik eta positiboagoa zen gutxika-gutxika gipuzkoarren aldeak nola egiten zuen gora ikustea. Lasak hiruko batekin eta Sow baloia lapurtu eta gero saskiratzea lortuta alde handiena zabaldu dute: 17koa hain zuzen ere (8-25). Raul Menak 6 puntu jarraian sartuta zertxobait gerturatu du bere taldea, baina madrildarrak asko sufritzen jarraitzen zuten Iker Buenoren mutilen defentsak oso ona izaten jarraitzen baitzuen. Atsedenaldira 14 eta 27.

Ez ziren normalak etxekoek zituzten bataz bestekoak hiruko marratik. Defentsa lana bikaina zen seinale, baina hirugarren laurdenean jaurtiketak sartzen hasi direnarekin bat neurketa asko parekatu da. Hiru hiruko jarraian sartuta 13 eta 0ko partziala egin dute Fuenlabradakoek eta Iraurgirentzat ondo bideratuta zegoen neurketa bat zaildu egin dute. Atzean zituzten arazoak erasora ere hedatu dira kanpokoentzat eta puntuak ezin sartu aurkitu dira zenbait minututan. 27. Minutuan Smits-ek berdindu egin du neurketa eta 13 minutu gelditzen ziren neurketa berri baterako. Eta neurketa berri horretan askoz erosoago sentitu dira etxekoak, markagailuan agintzen eta gipuzkoarren lana behin eta berriz oztopatzen. Iker Buenoren mutilentzat lehen gelditzen zuten, orain geldiezin zirudien eta hirugarren laurdenaren amaierara 40 eta 34 iritsi dira. Zyle desagertuta, Okoye ezin bilatu, erasoan ezin soluziorik aurkitu zebilen Azpeitia Azkoitia ISB. Armando Gomezenak gutxika-gutxika aldea zabaltzen joan dira. Erasoan gauzak erraz egiten eta kanpotarren prezipitazioaz aprobetxatzen. Bi minutu eta erdiren faltan garaipena etxean geldituko zela zirudien, baina Ibargutxik eta Lasak bi hiruko sartuta berriz ere sartu dute bere taldea partiduan. Azken minutuetan baina argiago jokatu dute etxekoek, Lander Lasaren ahaleginak ahalegin, eta azkenerako lider jarraitzeko garaipena eskuratzen amaitu dute: 58 eta 53.

Saskiratzaileak: (8-16/14-27/40-34/58-53)

FUNDACIÓN BALONCESTO FUENLABRADA: Mena (14), Pinto, Perez (10), Smits (13) eta Gonzalez (7) -hasierako bostekoa- Mbansogo, Sanz (10), Martinez, Cabral, Aranburu, Moungoro (4) eta Mendiola.

AZPEITIA AZKOITIA ISB: Assalit (8), Arruti (4), Zyle (4), Okoye (13) eta Sow (2) –hasierako bostekoa- Uclés (6), Zubizarreta, Ibargutxi (3), Barberena, Guridi (2) eta Lasa (11).

MVP: Jorge Sanz (21)

 

 

- See more at: http://www.iraurgisb.com/eus/noticiasdet.asp?id=2819#sthash.CQj4KnLY.dpufBigarrenaren atzetik hirugarrena etorri ohi dela esaten da eta hori lortzeko asmoz bidaiatu dute Fuenlabradara Azpeitia Azkoitia ISBko mutilek. Gaurkoa baina ez zen hirugarren hori bilatzeko kantxarik errazena. Fundación Baloncesto Fuenlabrada Zilarrezko Adecco ligako liderra baita eta Armando Gomezenak Araberriri jipoia emanda euren indarraren berri ematetik etorri dira. Iker Buenorenek berriz, justu-justu irabaztetik heldu dira gaurko neurketara, behingoagatik zortea alde izan eta gora egiteko asmoz, baina gaurko neurketan irabazteko aukerak eduki ahal izateko gauzak orain arte baino hobeto egin beharko zituztela jakinda.