Euskal Saskibaloi Federazioaren Kanpusa, Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko api. 7a, 12:41

Uztailaren 7tik 18ra izango da infantil mailakoentzako eta bertan parte hartzeko Iraurgi SBko hainbat jokalari izan dira deituak.

Beste urtebetez, Euskal Saskibaloi Federazioak kanpusa antolatu du eta iazko esperientzia ona eta gero, bigarren urtez jarraian Zarautzen egingo dute. Kanpus honetan parte hartu ahal izateko gonbidapenak nahitaezkoak izaten dira eta lurralde bakoitzeko federazioek banatzen dituzte gonbidapen hauek. Gipuzkoakoak Iraurgi SBko hainbat jokalari deitu ditu, guztiak ere, datorren urtean infantil mailan jokatuko dutenak:

  • Mutilak: Joseba Azpillaga eta Manex Ansorregi. Hauek uztailaren 14tik 18ra egingo dute lan.
  • Neskak: Nerea Soraluze, Maria Otaegi, Maite Merketegi, Miren Ezama, Alaitz Ezama, Alazne Lizundia, Ane Sudupe, Edurne Bastida eta Angela Etxaniz. Hauen lan saioak uztailaren 7tik 11ra izango dituzte.

Kanpusak 275 euroko kostua izango du eta diru horrekin pentsio osoan egonaldia (Zarautzeko Aterpetxean), entrenamenduko bi arropa eta beroketa hiru kamiseta ere ematen dira. Entrenamendu guztiak Antonianoetako kiroldegian egingo dira eta plaza mugatuak izanagatik, maiatzaren 8a baino lehen eman beharko da izena.

Informazio gehiago nahi edo behar izanez gero, ondoko telefonora dei dezakezue: 944 735 198,