Okoye jardunaldiko jokalari baloratuena

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko api. 7a, 13:49
Okoye partida batean.

Zornotzako Kyle Rowleyrekin batera, 28ko balorazioarekin amaitu du jardunaldia, 19 puntu sartu eta 15 errebote eskuratu eta gero.

Azpeitia Azkoitia ISBk play off-etan sartzeko aukera gutxi batzuk edukitzen jarraitzen du, Cambadosen irabazi eta Zornotzak bere neurketa galdu eta gero. Albiste on horiek ez datoz bakarrik eta Ike Okoye, Iraurgi SBko jokalaria fase erregularreko azkenaurreko jardunaldiko jokalari baloratuena izan da.

Conservas de Cambados galiziar taldearen aurka lortutako garaipenaren erantzule garbienetako bat izan zen amerikar  jokalaria. Zona bietan jaun eta jabe izan zen Okoye eta 19 punturekin amaitzeaz gain, 15 errebote ere eskuratu zituen. Gainera, bi asistentzia banatu zituen eta baloi bat berreskuratu zuen, 28ko balorazioarekin amaitu arte.

Okoye Zilarrezko LEB ligako otsaileko pibotik onena izendatu zuen solobasket.com saskibaloi atariak eta, beste behin, zenbaki bikainak eskuratuta, taldeari garaipena lortzen lagundu dio. Ia Araberriren aurka ere lortzerik daukan, play off-etan sartu ahal izateko ezinbestekoa baita Zornotzak galtzeaz gain Gasteizko taldearen aurka irabaztea.