Gerdau Azkoitia ISB Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko api. 10a, 12:16
Gerdau taldea.

Luis Agirreren neskek sailkapeneko lehen postuan amaitu dute pasa den asteburuan bi partida irabazi eta gero.

Asteburu borobila izan da pasa dugun azken Gerdau Azkoitia ISBkoentzat, bi neurketa irabazita, nesken Kadete mailako Euskal Ligako lehen postuan amaitzea lortu dutelako. Honek, Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela eman dio. Beraz, Maiatzaren 25etik 31ra Tenerifera joango dira, estatuko talde onenen aurka jokatzera.

Hala ere, aurrez Euskadiko Txapeldun izateko aukera edukiko dute Luis Agirreren neskek. Izan ere, Maiatzaren 3tik 5era Azpeitian jokatuko den Lauko Finala jokatu beharko dute. Honetarako aukera egin duten denboraldi bikainak eman die. Euskal Ligako fase erregularrean bigarren postuan amaitu zuten Bilboko Loiola Indautxuren atzetik, guztira 11 garaipen eskuratuta. Bigarren fasean berriz, lehen postuan amaitu dute, asteburu honetan bi garaipen lortu eta gero. Lehena Gernika KESB-en aurka etxean: 75 eta 37. Bigarrena berriz, igandean, Gasteizen Araba A-ren kontra: 45 eta 91. Fase honetan partida bakarra galdu dute, Final Fourrean beraiekin batera faborito izango den Loiola Indautxuren aurka. Baina, Bilbon 14 puntugatik galdu arren Azkoitian 15egatik irabazi zionez, basketaberagea ere irabazi dute Gerdau Azkoitia ISBkoek.