Espainiako Alebin Txapelketa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko api. 10a, 20:24

Euskadiko selekzioak gaur joango dira San Fernandora, Cadizera, ahalik eta txapelketa onena jokatzeko asmoz.

Atzo aurkeztu zen San Fernandon, Cadizen, jokatuko den Espainiako Alebin Txapelketa eta partidak larunbatean bertan hasiko direnez, Euskadiko Selekzioek gaur hasiko dute euren bidaia. Gure selekzioek hurrengo aurkariak izango dituzte:

- Mutilak: Andaluzia, Kanariak, Valentzia eta Kantabria, eta A multzoan egongo dira kokatuta. Bertan jokatuko dute Iraurgi SBko Joseba Azpillagak eta Manex Ansorregik.

- Neskak: Extremadura, Murtzia eta Gaztela-Mantxa eta D multzoan egongo dira kokatuta. Iraurgi SBko Ane Sudupek txapelketan parte hartzeko aukera edukiko du.

Infantil mailako neska-mutilek berriz, azken lan saioa edukiko dute igande honetan Zaragozan jokatuko den Espainiako Txapelketaren aurretik. Aragoiko hiriburuan apirilaren 16tik 19ra jokatuko da txapelketa eta zita honetara ahalik eta hobeen heltzeko asmoz mutilen selekzioa Durangoko Jesuiten eskolan elkartuko da eta neskena berriz, Gasteizko Samaniego Eskolan. Bertan izango dira Shyam Azpiazu, Ana Ugarte eta Ainhoa Zuazolazigorriaga Iraurgi SBren partetik.

Gipuzkoako Selekzioak ere lanean

Euskadiko Selekzioak Txapelketan murgilduta dauden moduan, Gipuzkoako Selekzioak teknifikazio saioak burutuko ditu igande arratsalde honetan, Donostiako Manteko kiroldegian, kadete eta infantil mailan eta Iraurgi SBko hainbat neska-mutil izan dira entrenamendu hauetara deituak:

- Kadete neskak: Larraitz Larrañaga, Miren Bastida, Izaro Lizundia, Amaia Loiola, Miren Caballero, Idoia Olaizola eta Eider Galarraga. 

- Kadete mutilak: Luken Etxabez, Alain Mugika, Aimar Olaizola, Mikel Iriarte, Ibon Loinaz eta Aitor Arrieta.

- Infantil neskak: Maite Merketegi, Nerea Soraluze, Alaitz Ezama, Maria Otaegi, Alazne Lizurdia, Miren Ezama, Maddi Olaizola eta Arantxa bastida.

- Infantil mutilak: Garikoitz Olazabal, Unai Amenabar, Iñaki Bereziartua, Jokin Badiola, Xuban Etxeberria eta Beñat Garmendia.