Iraurgi SB 2014 Topaketa izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko eka. 19a, 14:17

2002 eta 2005 urteen artean jaiotako neska-mutilez osatutako hamar talde desberdinek hartuko dute parte Iraurgi SBk antolatutako txapelketan, eta neurketak Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan izango dira.

Denboraldia amaitu da Iraurgi SBko talde guztientzat, baina klubak lanean jarraitzen du saskibaloiarengatik eta saskibaloiarentzako. Lan horietako bat da txikienekin saskibaloiarekin landu ahal diren baloreak martxan jartzea. Besteak beste, laguntasuna eta elkarkidetza sustatzea. Hori dela-eta, Azpeitia Azkoitia eta Zestoan jokatuko den txapelketa antolatu du Iraurgi SBk asteburu honetarako.

Txapelketa horretan, hamar talde desberdinek hartuko dute parte: Txingudik, Tabirakok, Easok, Irabiak, Baskoniak, Salesianosek, Pielagosek, San Ignaciok, Beasainrk eta nola ez, etxeko taldeak, Iraurgi SBk. Maila handiko torneoa izango da, beraz. Euskal Herri osotik etorritako taldeak ariko dira lehian. Aipatzekoa da, adibidez, Kantabriatik etorriko dela Pielagos taldea eta Iruñetik, berriz, Irabia taldea. 2002 eta 2005 urteen artean jaiotako neska-mutilez osatutako taldeak izango dira, eta maila desberdinetan banatuko ditugu.

Larunbatean, goiz eta arratsaldez hainbat neurketa jokatuko dituzte, eta neurketak 7 kantxa desberdinetan izango dira. Kantxa horiek, Azkoitia, Zestoa eta Azpeitiako kiroldegietan egongo dira, baina baita Urola ikastolan eta Perdillegin ere. Finalerdiak eta finalak, berriz, igande goizean jokatuko dira, eta 12:30etatik aurrera sari-banaketa izango da.

Txikienekin saskibaloiaz gozatzeko aukera bikaina izango da beraz, asteburu honetan.