Saskibaloia gustatzen? Etorri Iraurgi SBn jokatzera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko uzt. 2a, 12:10

Iraurgi SBk deialdia egin nahi die 2003, 2004, 2005 eta 2006an jaiotako neska-mutilei datorren denboraldian Saskibaloi Teknifikazio Eskolan parte hartzeko.

Iraurgi Saskibaloiak 2003, 2004, 2005 eta 2006an jaiotako haurrei deialdia egin die datorren denboraldian Teknifikazio Eskolan parte hartzeko. Interesatuek, datorren astean, uztailak 7tik  uztailak 10era, Iraurgi SBko bulegoetan (ISB taberna) izango dute izena emateko aukera. Ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da. 2014/15 denboraldian saskibaloian jokatzera animatu zaitez!