2014 Iraurgi SB Topaketa oso arrakastatsua izan da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko uzt. 7a, 11:49

Parte hartzaile guztiek oso positiboki baloratu dute esperientzia eta guztiak ere errepikatzeko prest azaldu dira.

Pasa den ekainaren 21 eta 22an 200 eta 2005 artean jaiotako neska-mutilendako txapelketa polit bat jokatu zen Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa artean, Iraurgi SBk antolatuta. Duda gabe esperientzia benetan polita izan zen, Euskal Herritik etorritako 10 talde ezberdinek saskibaloiarekin disfrutatu zuten eta giro bikainean murgilduta harremanak egiten ibili ziren.

Talde guztiek oso balorazio positiboa egin diote Topaketa honi eta 7'74ko nota jarri diote, ekitaldiaren organizazioa, jendearen adeitasuna, epaileak, kantxak, partiduen ordutegiak eta baloiak bezalako aspektuak kontutan hartu eta gero. Gainera guztiak prest azaldu dira esperientzia errepikatzeko eta Iruñeko San Ignazio klubetik esan duten moduan, Topaketa hau "txikienendako urte bukaerako klasiko bat bihurtu beharko litzateke". 

Iraurgi SBtik talde guztiei eskerrak eman nahi zaizkie erakutsi duten portaerarengatik eta guztiei ere Saskibaloiarekin disfrutatzen jarrai dezaten eskatu nahi diegu!