Imanol Zubizarretak Zilarrezko LEB mailan jokatuko du beste urtebetez

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko ira. 5a, 13:02

Iazko denboraldian 19 partidu jokatu zituen Zubizarretak, eta 9,29 minutu egon zen bataz beste pista gainean.

Imanol Zubizarreta (1992/02/18 - 1.88 metro) izango da Zilarrezko LEB mailako Azpeitia-Azkoitia ISB taldeko antolatzailea, beste urtebetez. Azpeitiar gazteak hirugarren denboraldia izango du ISBko lehenengo taldean.

Denbora horretan, 1,4 puntu, 0,7 errebote eta 0,9 asistentzi eskuratu zituen. Guztira, 0,5eko balorazioa izateko. Hala ere, aipatzekoa da, minutuak eta erantzukizuna irabazten joan zela azpeitiarra denboraldiak aurrera egin zuen heinean. Esate baterako, bigarren itzulian, bi partidutan ez gainontzeko guztietan haserako bostekoan izan zen Zubizarreta eta hainbat partidutan ia 20 minutu jokatu zituen. Datorren denboraldian eboluzio horrek aurrera jarraituko duelakoan gaude eta, Joseba Ibargutxi taldean izango ez denez, azpeitiar gazteak, ziurrenik, erantzukizun gehiago izango du bere gain.